XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibon: Ala da.

Neri ori bururatu bearr zitzaidan.

Eskerrak zuri, nere arrebatxoa.

Garbiñe: Arrebatxoa... bai....

Amairugarren atala.

Lengoak eta LIDE.

Lide: (Lide ezkerreko atetik agerrtzen da) ¿Zu al ziñan, Ibon?.

Ibon: Bai, ni naiz, Lide.

Zu ikusi gabe, egun bat ere ezin egon naiz.

(Biak alkarren aldamenean exeritzen dira).

(Garbiñe atzeraxeago zutik gelditzen da).

Lide: Ez dakit, Ibon, ori egiz esaten didazun.

Ibon: Ba-dakizu, bai.

Aspaldi ontan egunero natorrkizu, eta geyago ta geyago zu ezagutzen zaitudan bezela, zallago arkitzen det zu ikusi gabe egotea.

Lide: Bai, esan....

Ibon: Ogei urte dituzu, Lide.

Nik ogeita bost.

Alkarrekin bizitzen jarrtzen ez bagera laxterr, bakoitzak geren aldetik aldendu bearrko gera.

Lide: Ori ez....

Ibon: Au gertatu litekela, bururatu utsaz, iltzeko larriak nabaitzen ditut.

Etzera ain gogorra izango, Lide, ta nere emazte izan naiko dezula esaidazu bayetz.

Lide: Ibon... Nere aitak beste bati itza eman dio.

Ibon: ¿Eta zer? Zuk ez dezu eman.

Eta zure itza, zure bayetza, neretzako dala ba-dakit.

¿Ez al da orrela, Lide?.

(Pixka batean ixiltzen da).